Gipuzkoako bosgarren udalerririk populatuena da: 2014an 22.890 biztanle zituen, eskualdekoen % 60a. Euskal kostaldeko udalerri honek udan populazio hori hirukoiztu egiten du, eta 60.000 biztanle ere izaten ditu. Donostia hiriburutik 15 kilometro mendebaldera dago.
Zarautzek honako udalerri hauek mugakide ditu: Mendebaldean Getaria eta Aizarnazabal, hegoalde eta ekialdean Aia eta iparraldean Bizkaiko golkoa. Bestalde, ekialderago eta Zarautzekin mugarik egin ez arren, Orio udalerria bertatik-bertara kokatuta dago.
... 1912ko abuztuan Juan Migel Orkolaga (irudian) hernaniar metereologo eta apaizak enbata izugarria aurreikusi, jendea ohartarazi eta horri esker Gipuzkoako kostaldean arrantzale askoren bizitzak salbatu zirela eta Igeldoko behatokiaren sortzailea ere izan zela?
... Gipuzkoako kale estuena UrretxukoKaletxiki dela eta 1,10 metroko zabalera besterik ez duenez bi lagun horpoz-horpo eta hormarik ukitu gabe kale hartatik igarotzea zail egiten dela?
... El Liberal bilbotar egunkariak 1902koazaroaren 1an argitaratutakoaren arabera, urte hartako urrianAthletic Club eta Ingelesa Taldearen artean jokatutako partidua bana berdindu eta orduan kirol berria zen foot-ball partidu batean osoki ingeles garaitezinez osatutako talde bati euskaldunek galdu gabe aurre egitea lortu zuten lehenbiziko aldia izan zela?