2001
Wikipedia(e)tik
| Gregoriotar egutegia | 2001 MMI |
| Ab urbe condita | 2754 |
| Armeniar egutegia | 1450 ԹՎ ՌՆԾ |
| Bahá'í egutegia | 157 – 158 |
| Bengaliar egutegia | 1408 |
| Berber egutegia | 2951 |
| Egutegi budista | 2545 |
| Myanmarko egutegia | 1363 |
| Bizantziar egutegia | 7509 – 7510 |
| Koptoen egutegia | 1717 – 1718 |
| Etiopiar egutegia | 1993 – 1994 |
| Hebrear egutegia | 5761 – 5762 |
| Egutegi hinduak | |
| - Bikram Samwat | 2057 – 2058 |
| - Shaka Samvat | 1923 – 1924 |
| - Kali Yuga | 5102 – 5103 |
| Holozeniar egutegia | 12001 |
| Iraniar egutegia | 1379 – 1380 |
| Islamiar egutegia | 1421 – 1422 |
| Japoniar egutegia | Heisei 13 (平成13年) |
| Korear egutegia | 4334 |
| Thailandiar eguzki egutegia | 2544 |
| Unix denbora | 978307200 – 1009843199 |
Eduki-taula
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 13a - Richter eskalan 7.6 graduko lurrikara El Salvadorren. 800 hildako eta milaka pertsona etxerik gabe utzi zituen.
- Urtarrilaren 20a - George W. Bush Ameriketako Estatu Batuetako 43. presidente izendatu zuten.
- Urtarrilaren 26a - Indian Richter eskalan 7,9ko lurrikarak 20.000 lagun hil zituen.
- Urtarrilaren 31 - Auzitegi batek libiar bat kondenatu zuen atentatua jasan zuen Pan Am hegazkin konpainiaren Lockerbieko atentatuarekin (1988) zerikusia izateagatik.
- Otsailaren 6a - Hauteskundeak irabazi ostean Ariel Sharon Israelgo lehen ministro kargurako izendatu zuten ofizialki.
- Otsailaren 13a - Richter eskalan 6,6 graduko indarra izan zuen lurrikara El Salvadorren. 400 hildako.
- Martxoaren 4a - Portugalgo Hintze Ribeiro zubia erori zen 70 pertsona hil zirelarik.
- Martxoaren 9a - Espainian halabeharrezko soldadutza bertan behera utzi zuten.
- Apirilaren 1a - Slobodan Milosevic entregatu zen eta poliziak atxilotu egin zuen.
- Apirilaren 26a - Junichiro Koizumi Japoniako lehen ministro bihurtu zen.
- Maiatzaren 10a - Ghanako futbol partidu baten egondako jende pilaketa batean 120 hildako izan ziren.
- Maiatzaren 13a - Silvio Berlusconik Italiako hauteskundeak irabazi zituen.
- Ekainaren 1a - Hamasek atentatu suizida egin zuen Tel Aviveko dantzaleku batean. 21 hildako.
- Ekainaren 7a - Tony Blairrek Erresuma Batuko presidente hauteskundeak irabazi zituen.
- Ekainaren 11 - Oklahomako eraikin federal baten aurkako atentatuan 160 pertsonatik gora hil zituen atentatua egiteagatik, Timothy McVeigh exekutatu zuten Ameriketako Estatu Batuetan.
- Ekainaren 19a - Ameriketako Estatu Batuetako ejerzitoak akatsez jaurtitatko misil batek 23 pertsona hil zituen Irak iparraldeko futbol zelai batean.
- Uztailaren 3a - Hegazkin istripua Errusiako Irkutsen, Tupolev hegazkin bat pistatik atera eta 145 hildako izan ziren.
- Uztailaren 21a - G8 erakundearen bilera Genoan. Bileraren aurkako manifestaldietan istiluak izan ziren eta istiluetan Carlo Giuliani hil zuen carabiniere (italiar polizia) batek.
- Uztailaren 28a - Alejandro Toledo aukeratu zuten Peruko presidente, zortzi hilabete lehenagoko Alberto Fujimoriren aurkako mozio-zentsura baten ondoren.
- Irailaren 10a - Norbegiako hauteskundeetan Kjell Magne Bondevik aukeratu zuten lehen ministro.
- Irailaren 11 - New Yorkeko World Trade Center eta Washingtongo Pentagonoa eraikinek, hegazkin bidezko atentatuak jasan zituzten inoiz inork AEBetako lurraldean jo duen erasorik larriena sorraraziz.
- Urriaren 4a - Anthrax kasu baten berri eman zen Ameriketako Estatu Batuetan.
- Urriaren 7a - 2001eko Irailaren 11ko atentatuei erantzunez Ameriketako Estatu Batuetako ejerzitoak Afganistan inbaditu zuen, talibanek Osama Bin Laden lagundu zutelakoan.
- Urriaren 9a - Anthrax arrastoak zituen hainbat gutun bidali zizkieten Ameriketako Estatu Batuetako senatuko hainbat kideri.
- Azaroaren 7a - Hamabost hilabetez hegaldirik egin gabe egon eta gero, Concorde hegazkinaren hegaldi komertzialei hasiera eman zitzaien berriro ere.
- Azaroaren 10a -
- Australiako John Howard hirugarren mandatu baterako aukeratu zuten hauteskundeetan.
- Uholdeak Aljerian, eurite gogorrek eta lubiziek 900 hildako eragin zituzten.
- Azaroaren 12a - Talibanek Kabuletik ihes egin zuten Ameriketako Estatu Batuetako ejerzioaren erasoaldiak eraginda.
- Abenduaren 13a - Indiako parlamentuaren aurkako eraso terrorista batek hamalau pertsona hil zituen.
- Abenduaren 22a - Hamid Karzai aukeratu zuten Afganistango presidente moduan.
- Abenduaren 31a - Derrigorrezko soldadutza kendu zuen Espainiak
Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Irailaren 11 - New Yorkeko atentatuek anabasa eta jaitsiera handiak eragin zituzten mundu guztiko burtsetan.
- Irailaren 17a - New Yorkeko NYSE eta Nasdaq burtsek ateak ireki zituzten berriz Irailaren 11ko atentatuetan itxi eta gero.
- Urriaren 2a - Swissair hegazkin konpainia suitzarrak porrot egin zuen.
- Azaroaren 7a - Belgikako Sabena hegazkin konpainiak porrot egin zuen.
- Abenduaren 2a - Ameriketako Estatu Batuetako Enron elektrizitate enpresak ordainketak eten zituen eta herrialde hartan sekula izandako iruzurrik handiena azaleratu zuen.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 15a - Wikipediaren lehen bertsioa, ingelesezkoa, martxan jarri zen.
- Ekainaren 21a - Eguzki eklipse totala izan zen.
- Urriaren 15a - NASAren Galileo espaziontzia Jupiterren Io ilargiaren gainazaletik 200 bat kilometrora igaro zen.
- Urriaren 23a - Apple bere Ipod musika entzuteko tresna famatua saltzen hasi zen.
- Urriaren 25a - Microsoften Windows XP programa saltzen hasi zen.
- Azaroaren 15a - Microsoftek Xbox bideo-kontsola kaleratu zuen.
- Abenduaren 1a - Wikipediaren euskarazko bertsioa martxan jarri zen.
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Maiatzaren 23a - Bayern Munich futbol taldeak Txapeldunen Liga irabazi zuen.
- Uztailaren 29a - Lance Armstrongek hirugarren aldiz irabazi zuen Frantziako Tourra.
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 12a - William Hewlett, negozio-gizon estatubatuarra (j. 1913).
- Otsailaren 4a - Iannis Xenakis, konpositore greziarra (j. 1912).
- Otsailaren 18a - Balthus, margolari frantziarra (j. 1908).
- Otsailaren 21a – Bitoriano Gandiaga, idazle bizkaitarra (j. 1928).
- Otsailaren 24a - Claude Shannon, matematikari estatubatuarra (j. ?).
- Martxoaren 12a - Eugenio, umoregile katalana. (j.1941).
- Maiatzaren 24a - Javier Urrutikoetxea, futbolari donostiarra (j. 1952).
- Ekainaren 27a - Jack Lemmon, aktore estatubatuarra hil zen (j.1925).
- Azaroaren 29a - George Harrison, musikari ingelesa, "The Beatles" taldekide izandakoa (j. 1943).
Nobel saridunak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Fisika: Eric Allin Cornell, Wolfgang Ketterle, Carl Edwin Wieman
- Kimika: William S. Knowles, Ryoji Noyori, K. Barry Sharpless
- Literatura: V.S. Naipaul
- Medikuntza: Leland H. Hartwell, R. Timothy Hunt, Paul M. Nurse
- Ekonomia: George A. Akerlof, Michael Spence, Joseph E. Stiglitz
- Bakea: Nazio Batuen Erakundea (NBE), Kofi Annan
Agintariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Denbora unitateak | ||
|---|---|---|
|
attosegundo • femtosegundo • pikosegundo • nanosegundo • mikrosegundo • milisegundo • segundo |
||
| Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 2001 |