Endurance ontzia bere haize-oihal guztiak zabalik dituela (1915 urte inguruan).
Trans-Antartika Espedizio Inperiala (1914-1917), baita Endurance Espedizioa bezala ere ezaguna, Antartikako Heroi Aroko Esploraketaren azken espedizio garrantzitsua izan zen. Espedizio honen buruzagi eta diseinatzailea Sir Ernest Shackleton izan zen, bere helburua Antartika alderik alde zeharkatzea izan zelarik. 1911anRoald AmundsennorvegiarraHego Polora ailegatu ondoren, Shackeltonek zionez antartika bidaien helburu nagusi bakarrakontinentea zeharkatzea zen. Zeharkatu beharreko distantzia 2.900 kilometrotakoa zen, eta ibilbidearen erdia, hots, Weddell itsasoa eta Hego Polo artekoa, oraindik esploratzeke zegoen. Espedizio honek ezin izan zuen helburu hau gauzatu, baina heroi epika eta biziraupen istorio modura gogoratua da.
... Ingalaterrako iparraldean dagoen Vindolanda erromatar aztarnategi arkeologikoan Vindolandako oholtxoak (irudian) topatu zirela eta gaur egun arte Britainiar Uharteetan topatu izan diren eskuizkribu antzinakoenak direla? Eta idazkien artean orain dela 1900 urte inguru ospatutako urtebetetze jai baterako gonbidapen bat dagoela?
... 1912ko abuztuan Juan Migel Orkolaga (irudian) hernaniar metereologo eta apaizak enbata izugarria aurreikusi, jendea ohartarazi eta horri esker Gipuzkoako kostaldean arrantzale askoren bizitzak salbatu zirela eta Igeldoko behatokiaren sortzailea ere izan zela?
... Gipuzkoako kale estuena UrretxukoKaletxiki dela eta 1,10 metroko zabalera besterik ez duenez bi lagun orpoz orpo eta hormarik ukitu gabe kale hartatik igarotzea zail egiten dela?