2004
Wikipedia(e)tik
| Gregoriotar egutegia | 2004 MMIV |
| Ab urbe condita | 2757 |
| Armeniar egutegia | 1453 ԹՎ ՌՆԾԳ |
| Bahá'í egutegia | 160 – 161 |
| Bengaliar egutegia | 1411 |
| Berber egutegia | 2954 |
| Egutegi budista | 2548 |
| Myanmarko egutegia | 1366 |
| Bizantziar egutegia | 7512 – 7513 |
| Koptoen egutegia | 1720 – 1721 |
| Etiopiar egutegia | 1996 – 1997 |
| Hebrear egutegia | 5764 – 5765 |
| Egutegi hinduak | |
| - Bikram Samwat | 2060 – 2061 |
| - Shaka Samvat | 1926 – 1927 |
| - Kali Yuga | 5105 – 5106 |
| Holozeniar egutegia | 12004 |
| Iraniar egutegia | 1382 – 1383 |
| Islamiar egutegia | 1424 – 1425 |
| Japoniar egutegia | Heisei 16 (平成16年) |
| Korear egutegia | 4337 |
| Thailandiar eguzki egutegia | 2547 |
| Unix denbora | 1072915200 – 1104537599 |
- Ur edangarriaren nazioarteko urtea
- Irrisaren nazioarteko urtea
Eduki-taula
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Apirilaren 3a - Emakume bat hil zen Bilboko Sabino Arana etorbidean, tranbiak harrapatuta.
- Irailaren 21a - Gelako kideen mehatxu eta tratu txarrengatik bere buruaz beste egin zuen Jokin izeneko gazte Hondarribiar batek.
- Urriaren 30a - Manifestaldia Hondarribian, Jokinen omenez.
- Azaroaren 5a - Juan Mari Arzak, Karlos Argiñano, Pedro Subijana eta Martin Berasategik, Auzitegi Nazionalean deklaratu zuten, ETAri eginiko ustezko ordainketengatik.
- Azaroaren 14a - Donostia, Batasunak "Orain herria, Orain bakea" ekarpen politikoa aurkeztu zuen Anoetako belodromoan.
Munduan[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 3a - Flash Airlines konpainiako 604 hegaldiak istripua izan zuen Egiptoko kostaldean eta Itsaso Gorrira erori zen, 148 hildako.
- Urtarrilaren 8a - Elisabet II.a Ingalaterrakoa erreginak Queen Mary 2 itsasontzia bataiatu zuen.
- Otsailaren 1a - Saudi Arabiako Mina hiriko erromesaldian egondako jende pilaketa baten ondoren 251 hildako.
- Otsailaren 6a - Suizida batek 43 hildako eragin zituen Moskuko metroan, soinean zeraman bonba leherrarazita.
- Otsailaren 10a - Frantziako parlamentuak eskoletatik ikur erlijiosoak debekatzen zituen legea onartu zuen.
- Otsailaren 12a - Ameriketako Estatu Batuetako San Frantzisko (Kalifornia) hiriak sexu bereko bikoteak ezkontzen hasi zen, herrialdean horretarako legedirik ez zuten arren.
- Otsailaren 18a - Petrolioa eta gai kimikoak zeramatzan merkantzia tren baten istripua Iranen, 320 hildako.
- Otsailaren 20a - Kontserbakorrek Irango hauteskundeak irabazi zituzten.
- Otsailaren 24a - Richter eskalan 6,5 graduko lurrikara batek 517 hildako eragin zituen Marokon.
- Otsailaren 29a - Jean-Bertrand Aristide, Haitiko presidenteak, dimisioa aurkeztu zuen, bere aurkako protestak zirela eta.
- Martxoaren 11 - Madrilen, Espainian izan den atentaturik larrienaren ondorioz, 190 hildako eta 1400etik gora zauritu izan ziren. Al Qaeda talde terrorista izan zen triskantzaren egilea.
- Martxoaren 14a - Vladimir Putinek Errusiako hauteskundeak errez irabazi zituen.
- Martxoaren 14a - Jose Luis Rodriguez Zapaterok Espainiako hauteskundeak irabazi zituen.
- Martxoaren 29a - Irlandako Errepublikan eremu itxi eta jatetxeetan erretzea debekatzen zuen legea indarrean jarri zen.
- Apirilaren 3a - Ustezko Al Qaedako kideak gordetzeko erabiltzen zuten etxebizitza baten leherketa Madrilen, sei hildako.
- Apirilaren 17a - Helikoptero israeldarrek jaurtitako misilek Hamaseko burua zen Abdel Aziz al-Rantissi hil zuten.
- Apirilaren 22a - Produktu kimikoak zeramatzaten bi trenek elkar jo zuten Ipar Korean, 161 hildako eta 1.300 zauritu.
- Apirilaren 28a - Abu Ghraiben soldadu estatubatuarrek eginiko torturen berri lehen aldiz eman zuen telebista saio batek.
- Maiatzaren 1a - Europar Batasunera hamar herri berri sartu ziren. Polonia, Eslovakia, Malta, Zipre, Hungaria, Txekiar Errepublika, Estonia, Letonia, Lituania eta Eslovenia.
- Maiatzaren 9a - Txetxeniako presidentea, Akhmad Kadyrov, mina baten leherketaren ondoren hil zen.
- Maiatzaren 12a - Nick Berg Irakera lan egitera joandako estatubatuarrari lepoa mozten ziotela erakusten zuen bideo bat kaleratu zuen bahitu zuen talde terroristak.
- Maiatzaren 23a - Parisgo Charles de Gaulle aireportuko 2E terminaleko sabaia behera etorri zen, sei hildako eraginez.
- Ekainaren 6a - Normandian Bigarren Mundu Gerran egondako batailaren 60. urteurrena ospatu zen.
- Abuztuaren 1a - Sutea Asuncion, (Paraguai), hiriko supermerkatu baten. 400 hildako eta 100 desagertu.
- Irailaren 1a - Txetxeniako errebelde talde batek Ipar Osetiako Beslan hiriko eskola bat eraso zuen, 1.500 haur eta irakasle gatibu harturik.
- Irailaren 3a - Errusiar ejerzitoak Beslan hiriko eskolaren aurkako erasoa biolentziaz eteten du. 335 hildako, euretariko gehienak haurrak.
- Irailaren 25a - Jeanne hurakaiak Haitin lur hartu zuen, 3.000 hildakotik gora eraginez.
- Urriaren 8a - Bonba leherketak Egiptoko Taba herrian. 34 hildako.
- Urriaren 29a - Europar Batasunako herrialdeek Europako Konstituzioa sinatu zuten.
- Urriaren 31 - Tabaré Vazquez ezkertiarra aukeratu zuten Uruguaiko presidente.
- Azaroaren 15a - Andorrak lankidetza hitzarmena sinatu zuen Europar Batasunarekin.
- Abenduaren 7a - Hamid Karzai Afganistango presidente aukeratu zuten.
- Abenduaren 26a - Richter eskalan 9,3 graduko indarra izan zuen lurrikara, Sumatrako kostatik gertu. Lurrikarak eta ondoren sorturiko tsunamiak 290.000 hildako eragin zituen, India, Indonesia, Thailandia, Sri Lanka, Birmania eta Malaisian.
- Abenduaren 30a - Buenos Aireseko Republica Cromagnon diskotetan egondako suteak 194 hildako utzi zituen
- Abenduaren 31 - Ukrainako presidentea zen Viktor Yanukovichek dimisioa aurkeztu zuen.
Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Apirilaren 19a - Bilbao Exhibition Centre inauguratu zuten Barakaldon.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abuztuaren 22a – "Garrasia" eta "Madonna", Edvard Munch norvegiarraren bi margolan, lapurtu zituzten egunez Osloko museotik.
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 1a - NASAren Spirit sunda, Martitzen lurreratu zen.
- Urtarrilaren 24a - NASAren Opportunity sunda, Martitzen lurreratu zen.
- Martxoaren 15a - Neptunaz gain dagoen objektu bat topatu dutela argitara ematen du zientzialari talde batek. Objektuaren behin behineko izena 90377 Sedna da
- Ekainaren 8a - Artizarraren lehen igarotzea milurteko honetan, hurrengoa 2012ko ekainaren 12an
- Uztailaren 1a - Cassini-Huygens espaziontzia Saturnora ailegatu zen.
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Uztailaren 4a - Greziak Portugali 1-0 irabazi zion, Europako Futbol Kopako finalean.
- Uztailaren 25a - Lance Armstrongek seigarren aldiz irabazi zuen Frantziako Tourra.
- Abuztuaren 13a - Atenaseko Olinpiar Jokoak hasi ziren.
- Abuztuaren 29a - Atenaseko Olinpiar Jokoak amaitu ziren.
- Irailaren 19a – Urdaibai Arraun taldeak TKE liga irabazi zuen Nojan (Kantabria).
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Otsailaren 14a - Marco Pantani, txirrindularia (j.1970).
- Martxoaren 24a - Andolin Eguzkitza, idazlea, irakaslea eta euskaltzaina (j. 1953).
- Martxoaren 29a - Peter Ustinov, aktorea (j.1921).
- Apirilaren 24a - Estee Lauder, izen bereko kosmetika enpresaren sortzailea (j.1906).
- Maiatzaren 17a - Tony Randall, aktore estatubatuarra (j.1921).
- Maiatzaren 28a - Umberto Agnelli, automobilgintzako enpresaburu italiarra (j.1934).
- Ekainaren 5a - Ronald Reagan, presidente estatubatuar ohia (j.1911).
- Ekainaren 25a - Imanol, abeslari donostiarra (j. 1947).
- Uztailaren 1a - Marlon Brando, aktore estatubatuarra (j.1924).
- Uztailaren 12a – Agustin Zubikarai, euskal idazlea (j. 1914).
- Urriaren 3a - Janet Leigh, aktore estatubatuarra Kalifornian hil zen. (j. 1927)
- Urriaren 4a - Martin Ugalde, kazetaria, politikaria eta euskal idazlea (j. 1921).
- Urriaren 10a - Christopher Reeve, aktore estatubatuarra (j.1952).
- Azaroaren 11 - Yasser Arafat Palestinako buruzagia eta Bakearen Nobel sariduna hil zen (j. 1929).
Nobel saridunak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Fisika: David J. Gross, H. David Politzer, Frank Wilczek
- Kimika: Aaron Ciechanover, Avram Hershko, Irwin Rose
- Literatura: Elfriede Jelinek
- Medikuntza: Linda B. Buck, Richard Axel
- Ekonomia: Finn E. Kydland, Edward C. Prescott
- Bakea: Wangari Maathai
Agintariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
[[Fitxategi:
Libia|10x10px|2004|link=|alt=Muammar al Kadafi]]
[[Fitxategi:
Egipto|10x10px|2004|link=|alt=Hosni Mubarak]]
[[Fitxategi:
Espainia|10x10px|2004|link=|alt=José Luis Rodríguez Zapatero]]
Munduko agintariak 2004. urtean
| Denbora unitateak | ||
|---|---|---|
|
attosegundo • femtosegundo • pikosegundo • nanosegundo • mikrosegundo • milisegundo • segundo |
||
| Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 2004 |