Indiana
| Indiana State of Indiana
|
||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| Ameriketako Estatu Batuetakoko estatua | ||||||
|
||||||
| Goiburua: The crossroads of America | ||||||
| Hiriburua eta hiri handiena | Indianapolis | |||||
| Gobernua | ||||||
| - | Gobernadorea | Mitch Daniels | ||||
| - | Senatariak | Richard Lugar (R) Dan Coats (R) |
||||
| Azalera | ||||||
| - | Guztira | 94,321 km2 |
||||
| Biztanleria | ||||||
| - | Zenbatespena (2010) | 6.483.802 bizt. | ||||
| - | Dentsitatea | 65,46 bizt./km2 | ||||
| ISO 3166 kodea | US-IN | |||||
| Webgunea http://www.in.gov |
||||||
Indiana Ameriketako Estatu Batuetako erdialdeko estatua da. Estatuko hiriburua eta hiri garrantzitsuena Indianapolis da. 94.321 km2 ditu, eta 6.483.802 biztanle zituen 2010ean.
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wabash ibaiaren arroak eta Mississippirenak osatzen dute estatuaren zatirik handiena. Iparraldeko ibaiek Michigan aintzirara isurtzen dute beren ura.
Klima hezea du; udak oso beroak dira, eta neguak luzeak eta hotzak. Iparraldean erruz egiten du elurra, eta hego-mendebalean, berriz, lehorteak izaten dira sarritan.
Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artoa lantzen da batez ere, eta abere hazkuntzan, berriz, zerria da ekoizpen nagusia. Iparraldean esnekien lanketak pisu handia du. Ikatz egurra eta gas naturala ateratzen dira lurpetik. Gary, Hammond, East Chicago eta Whiting dira industriagune nagusiak.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
William Henry Harrison gobernadoreak han bizi ziren indiarrak bota zituen 1800-1841 bitartean. 1811n Batasunean onartu zuten Indiana. Sezesio Gerran Batasunaren alderdian borrokatu zen.
Indianatar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Michael Jackson (1958-2009), abeslaria.
- Robert Indiana (1928-2018), artista.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| ||||||||||||||||
| Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.