|
|
|
Enzebra edo enzebroa, (gaztelaniaz: cebro es; katalanez: cebre, asturieraz: cebron, cebro, galizieraz eta portugesez: zebro/a, edo zebron), hainbat adituen arabera Equus hydruntinus, nahiz eta honen inguruko teoria ezberdinak izan, Iberiar penintsulako zenbait eskualdetan, Euskal Herria barne, garai historikoak arte bizi izandako ekido baten izena da. Enzebroaren inguruko gehiena arkeozoologiak, historiak eta toponimiak oraindik argitu gabeko misterioa da. Hiru zientzien ekarpena beharrezkoa baita abere honen inguruko misterioa argitzeko. Horregatik komenigarria da bereiztea arkeologiak eta paleontologiak ondo dokumentatutako Equus hydruntinus, Europako basastoa, azken ikerketen arabera onagroaren azpiespezie bat izan zena, eta askoz ezezaguna den agiri zaharretako iberiar enzebroa.
|
|
|
|
|
- ... 1578. urterarte Atturri ibaiak Baiona hiria igaro ondoren gaur egungo Euskal Herria eta Gaskonia arteko mugan dagoen Bokale udalerrian urak itsasoratu ordez (irudian), jatorriz iparralderuntz biratu, eta 15 kilometroz kostaldearekiko paraleloki joan ondoren Landetako Capbretongo fosan eta oraindik iparralderago dagoen Vieux-Boucau-les-Bains ("Bokale Zaharra") udalerriko bi bokale ezberdinetan itsasoratzen zituela? Eta Bokale lapurtar udalerriak izena ("Bokale Berria" edo "Boucau Neuf") urte hartan eraikitzez bukatu zen bokale artifizialari zor diola?
- ... 1980an Euskal Herrian AEKren eskutik sortutako Korrikan oinarrituz hainbat herrialdeetan heuren hizkuntzaren aldeko herri ekimen bidez sortutako Ar Redadeg (Bretainia, 2008), Correllengua (Katalunia, 1993), Correlingua (Galizia, 2000), Corsa per la Lenga (Arango Harana, 2005), Ras yr Iaith (Gales, 2004) eta Rith (Irlanda, 2010) lasterketa parekideak sortu direla?
Artxiboa · Aldatu
|
|
|
 Kategorien aurkibidea
|
|
|
|
|
|
|
 Wikipedia nagusiak
|
|
|
|
|
|
|